Herriko 18 musika taldek bat egin dute azken egubakoitzeko elkarretaratzearekin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010eko maiatzaren 27a

Arrasateko 18 musika taldek deituta, euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute bihar Herriko Plazan, 19:30ean hasita. Hileko azken egubakoitzetan egiten den kontzentrazioarekin –Azken Ostirala– bat egin dute eta herritar oro deitu dute "eskubide guztien jabe euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko" bihar plazan egingo den agerraldian parte har dezaten.

Biharko agerraldian musika taldeek egingo dituzten aldarrikapenak hauek dira: larri gaixorik dauden presoak eta kondena beteta dutenak etxeratzea.

Elkartasun eguna
Presoen aldeko ekitaldiek hurrengo aste bukaeran ere segiko dute: Elkartasun Eguna egingo da zapatuan. Orduan ere musikak eta aldarrikapenak bat egingo dute. 

Deialdia babestu duten musika taldeak

> Governors   
> Ekon   
> Gose
> Des-kontrol
> Anger
> Fight to life
> Interprete Desconocido
> The Convicts
> Trullo y sus zurullos
> Dirty Brothers
> Los Galerna
> Never Surrender
> Ain-1
> Aggressive Combat
> Material Rechazado
> Kañeria 13
> The Motherfuckers
> Arkada Social

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak