Herrian errotuta dagoen Arrasate Errugbi taldearen 11. garagardo jaia aste bukaeran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2009ko eka. 3a, 19:56
Eguenean 19:00etan zabalduko dute herriko plazako karpa eta inaugurazio ofiziala 20:00etan izango da. Bertan Udaleko ordezkariek eta urteotan antolakuntzan ibili diren enpresa eta lagunek hartuko dute parte. Zapatu gauera arte giro ederra izango da nagusi herriko plazan.

Tradizio bihurtu da Arrasaten Arrasate Errugbi taldeak Aukea eta Kajoi tabernaren laguntzaz antolatzen duen Garagardoaren Festa. Eguenean inauguratuko dute aurten 11 urte bete dituen jaia. Irekiera ekitaldian Udaleko ordezkariek eta urteotan jaia antolatzen ibili diren enpresa eta lagunek hartuko dute parte.


Alemaniar erara
Zapatu gauera arte hamaika garagardo mota eta alemaniar errekiak –oilaskoak, saltxitxak, txerri-ukondoak...–dastatzeko aukera izango da. Izan ere, Joseba Maidagan ekitaldiaren antolatzaileetako batek adierazi duen moduan, "edateko ondo jan behar da aurretik". Bestalde, giroa are gehiago alaitzeko zuzeneko musika ere izango da karparen barruan.
Antolakuntzak jaiarekin bat egiteko gonbidapena egin die arrasatear guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak