Herri Gutunaren gaineko oroitzapen ekitaldiak aldarrikatu dituzte sozialistek

Ubane Madera 2010ko mar. 24a, 13:07
Arrasateko Udalak herriko historian “mugarri den Arrasateko Herri Gutunari garrantzirik ez” diola eman gura kritikatu du PSE-EE alderdiak, eta Udalaren “ahazte instituzionalaren kontra” egin du. Oroitzapen ekitaldietarako aurrekontu partida ere aldarrikatu du Aritz Arrieta bozeramaile sozialistak.

Komunikatu baten bitartez, Aritz Arrieta zinegotziak salatu du Udalak ez duela “batere borondaterik” urteurren “historiko” hori gogora ekartzeko, eta dauden bi proposamenen bitartez gura dutela urteurren hori gogora ekarri “isil-gordean”, “zenbait hitzaldirekin, eta ez askoz gehiagorekin”. Dio Arrietak Herri Gutun hura ez balitz existituko ez ginatekeela “Arrasate-Mondragoni buruz berba egiten ibiliko”, baizik eta “beste zerbaiti buruz”.

Historia jakiteko beharra

“PSE-EEtik, duda barik defendatzen dugu Herri Gutunaren oroitzapena, gutun horri esker hasi ginen-eta arrasatearrok memoria izaten. Gure historia eta ohituren frogak ditugu”, dio zinegotzi sozialistak. Hori horrela, oroitzapen ekitaldietarako aurrekontu partida aldarrikatu du.

Azkenik, adierazi du historiak demostratu duela belaunaldiek “beharra dutela norbere historia jakiteko eta herri moduan memoria izateko”. Zera ere gaineratu du: “Bestelako ekitaldi batzuetan gastatzen dute dirua; zela ez  gastatu bada gure udalerria markatzen duten historia mugarrietan”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak