Herri barruko autobusa doan astebetez, zerbitzua ezagutarazteko

Goiena 2010eko irailaren 17a

Irailaren 16tik 22ra Europako mugikortasun iraunkorraren astea da eta azken urteetan bezala Arrasateko Udalak ingurumena zaintzeko hainbat ekintza antolatu ditu. Besteak beste bigarren eskuko bizikleten merkatua, emisio txikiko ibilgailuen erakusketa eta astebetez herri barruko autobus zerbitzua doan izango da.

Autobusa doan

Atzotik hilaren 22ra bitartean Arrasateko herri barruko autobus zerbitzua doan izango da. Europako mugikortasun iraunkorraren astea dela eta, udalak herri barruko autobus zerbitzua ezagutaraztea nahi du, etorkizunean erabiltzaile gehiago izan ditzan.

Arrasateko autobus urbanoak bi linea desberdin ditu eta ordu erdiro pasatzen da geltoki bakoitzetik. Erabiltzaile gehienak erretiratuak dira eta ia egunero erabiltzen dute autobus zerbitzua.

Erosketak egiteko, anbulatoriora edo erdialdera joateko erabiltzen dute eta orokorrean gustura daude autobus zerbitzuarekin.

Lurraldebus txartelarekin

Maiatzetik Arrasateko herri barruko autobus bidaiak Lurraldebus txartelarekin ordaintzeko aukera dute erabiltzaileek. Txartela erabiliz gero, eskaintzen dituen beherapenez baliatu daitezke herritarrak eta bidaiak merkeago ordaindu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak