Mozioa aurrera irten da EAJ, EA eta Alternatiba Zutik taldeen babesarekin; PP eta Udal Gobernua abstenitu egin dira; eta, PSE-EE aurka bozkatu du.
Heldu
Heldu etorkinei laguntza juridikoa emateko erakundea da eta 2002a geroztik ematen du laguntza hori EAEko hiru lurralde historikoetan.
Udalbiltzaren aldeko mozioa
Beste mozioa Udalbiltzaren aurkako epaiketa dela-eta aurkeztu du Oihana Aranburuk. EAJ abstenitu egin da; Juan Mari Apraizek berba egin du jeltzaleen izenean eta adierazi du ia puntu guztiekin ados egon arren, mozioaren laugarren puntuarekin ez daudela ados; hala, mozioa osotasunean bozkatuz gero abstenitu egingo direla.
Sozialistak eta PP aurka
Aritz Arrieta sozialistak esan du ez daudela ados Udalbiltzaren oinarriarekin; eta, gainera sasi-instituziotzat jo du. Bestalde, Ino Galparsoro alkatearen haserrea eragin du Arrietak Udalbiltzako auzipetuak ETArekin lotu dituenean. Alkateak galdetu dio ze oinarri duen auzipetuak ETArekin lotzeko; eta, gaineratu dio nahikoa dela guztia ETA dela esaten jarraitzearekin.
PSE-EE eta PPk kontra bozkatu dute; EAJ abstenitu egin da eta Udal Gobernuak, EA eta Alternatiba-Zutik alde bozkatu dute.