Kalitatea Fundazioak, Eusko Label etiketa kudeatzen duen fundazioak jakinarazitakoaren arabera, atun gutxi sartu da aurten, eta horrexegatik erabaki dute atuna eta hegaluzea ekarri beharrean oilaskoa ekartzea. "Oilaskoa piperrekin", zehaztu du Angel Rotxak, Kalitatea Fundazioko komunikazio arduradunak. Eta Lumagorri oilaskoa izango da, kanpoan libre hazitako oilaskoa.
Ekitaldia 12:00etan hasiko da, 14:30ak bitartean, Goikobalu abesbatzako kideek prestatuko dituzte pintxoak.