Hauteskundeetan lanean jardungo dutenen zozketa, eguerdian

Ubane Madera 2009ko ots. 2a, 09:36
Gaur (astelehena) eguerdian osoko bilkura berezia egin behar dute. Hauteskundeetan lan egitea tokatuko zaien herritarren izenak zozketatuko dituzte. Ia 300 lagunen izenak aukeratu behar dituzte. Ordenagailu programa jakina erabilita egingo dute zozketa hori.

12:00etan egin dute hitzordua osoko bilkuren aretoa, gaurko batzar berezirako. Interesa duen edozein joan daiteke batzarrera, publikoa da-eta.  Ia 300 lagunen izenak atera behar dituzte, martxoaren 1eko hauteskundeetan lan egin dezaten. Izan ere, Arrasaten sei gune daude botoa emateko, gune bakoitzean 33 mahai eta mahai bakoitzean bederatzi lagun.

Behin zozketa egin eta gero, udaltzainak arduratuko dira tokatu zaienei abisatzeaz. Etxez etxe joango dira jakinarazpena eramatera. Hauteskundeetan lan egitea tokatu baina ezin dutenek, berriz,  erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte. Gainera, aurten Arrasatetik bertatik egin ahal izango dute hori, izan ere, Biztanleen Arreta Zerbitzuan egongo da beharrezko dokumentazio guztia. Hura bete egin behar da, eta hauteskunde egunean lan egin ezin denaren egiaztagiria eraman behar da BAZera; hori guztia faxez bidal daiteke Arrasatetik bertatik, Bergarara.

Ofizialki zazpi egun daude erreklamazioak egiteko; baina epe hori pasatuta beste arrazoiren bat tokatzen bada, aurrerago ere aurkeztu ahal izango dira alegazioak: gaixotasunengatik, istripuengatik, ezusteko bidaiengatik edo antzeko arrazoiren batengatik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak