Hauteskundeetako Arrasateko datuak ondo daude

Ubane Madera 2009ko ekainaren 11

Zalantzak sortu dira eta salaketak ere entzun dira egunotan hainbat herritan hauteskundeetako emaitzak direla-eta; Arrasaten ere gertatu da halako zerbait, mahai batean. Edozelan ere, esan beharra dago Arrasateko emaitzak ondo daudela.

Arrasateko kasuan, behintzat, guztia argi geratu da hauteskundeen emaitzei dagokienean. Besteak beste, esan beharra dago, hauteskundeen emaitzetan ez dela aldaketarik izango eta egunotan komunikabideetan argitaratu diren emaitzak zuzenak direla.

Izan ere, Arrasateko datuak egon, ondo daude. Hau da, Arrasaten batutako datuak eta Madrildik helarazitakoak bat datoz. Baina datu horiek akta batera kopiatzerakoan gertatu da gaizki-ulertzea. Kontuak kontu, esandakoa, argitu dira zalantza guztiak Arrasaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak