Hauteskundeak auzoetan: Erdian EAJk eutsi du eta Santa Marinan gora egin du parte hartzeak

Jon Berezibar 2009ko martxoaren 6a

Boto abertzalea izaten duten auzoetan parte hartzea jaitsi izana eta boto konstituzionalistetan puntu batzuk igo izana dira giltzetako bi. Santa Marina, Musakola, San Andres eta Uribarrin egin dute nabarmenki gora sozialistek, %12ko igoerarekin, gutxi gorabehera. Hala eta guztiz ere, EAJk jaso ditu boto gehien orokorrean eta batez ere erdialdean. Oraingoan koalizio barik, aurreko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EArekin lortutako kopuruari eutsi diote jeltzaleek.

Orotara baina, 2005arekin alderatuta boto abertzaleak egin du oso behera, 1300 bat bototan (urrezko botoa barne) – baina konstituzionalisten hazkundea ez da urrundik ere proportzionala izan 100 botora ere ez delako heltzen PSE, PP, eta UPDren batura. Gorakadei dagokienez, ez sozialisten adinakoa baina gorakada esanguratsua Aralar alderdiak lortutakoa izan da, hain zuzen ere. Bataz beste ia 5 puntutako igoera lortu badute, gorakada hori ia %10ekoa da erdialdean baina, hain justu, erdialdean jaitsi da gehien parte hartzea. Abstentzioari dagokionez, landa auzoetako %66a deigarria da.

Beherakadak eta abstentzioa

Beherakadari dagokionez, PPk egin du zertxobait behera %3 bat bataz beste. Behera ere ezker abertzaleak. Urrezko botoa eta 2005ean EHAK alderdiak jasotakoak konparatuz gero, ia 1000 boto gutxiagoko aldea legoke. Aurreko Legebiltzarrerako bozetatik ia %7an igo da abstentzioa eta horren beste aldean Santa Marina legoke baina soilik parte hartzearen bi puntuko igoera egon da gune horretan.

 


Erdialdea Sta. Marina
Musakola San Andres
Uribarri Auzoak Guztira %
Errolda 5.904
2.108
2.182
2.609
4.557
806
18.166
100
Botu emaileak
 4.020
1.272
1.449
1.671
2.932
271
11.615
63,94
Abstentzioa  1.884 836
733
938
1.625
535
6.551
36,06
EAJ  1.428 179
435
425
781
101
3.349
34,85
PSE-EE-PSOE  558 660
330
586
874
20
3.028
31,51
Aralar 465
44
109
149
287
35
1.119
11,64
PP  180 132
81
173
193
27
786
8,18
EB-Berdeak  186 101
93
54
165
7
606
6,31
UPD  23 18
4
7
13
1
66
0,69
Urrezko Botoa
 816 74
278
177
529
 
1.874  16,13
                 



Iturria: arrasateko udala eta Arrasateko Ezker Abertzaleaa. (1) Uribarri gehi auzoetako botoak. Urrezko Botoaren datuak arrasateko ezker abertzaleak emanda eta ehunekoa datu ofizialen botu emaileen kopurutik aterea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak