Haurrek eraman dituzte gaur liburuak kultura etxera

Jon Berezibar 2007ko otsailaren 7a

Herriko 100 bat haur ibili dira gaur goizean Monterrongo liburutegitik kultura etxe berrira liburuak garraiatzen. Datorren astean zabalduko dute kultura etxe berria herritarrentzat.

Haur eta gaztetxoendako liburuak eraman dituzte gaur haurrek giza-kate bat eginez. Lehen hezkuntzako 100 bat ikasle ibili dira kalez kalez, eskuz esku, liburuak eramaten. Lan horretan ez dira bakarrik egon, Ohiulari Klowneko pailazoak ere izan dituzte-eta lagun.
Liburuak eraman dituztela aprobetxatuta, herriko haurrek kultur etxe berria ezagutzeko aukera izan dute. Herritarrek, berriz, datorren astelehenean ezagutu ahal izango dute eraikina, orduan erabili ahal izango du eta herritarrek. Inaugurazio ofiziala martxo erdialdera egingo dute.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak