Haurrei zuzendutako musika tailerra

Edu Mendibil 2009ko ira. 4a, 14:05
Joan den ikasturteko arrakasta ikusita, 4-5 urteko umeei zuzenduta musika tailerra antolatu du Goikobaluk aurten ere. Iaz 70 haur ibili ziren martxotik aurrera, bi taldetan banatuta.

Izenematea zabalik dago eta interesatuek Goikobaluk Zaldibarren, Saiolaneko eraikinean duen lokalera jo dezakete. Oraindik eskolak hartzeko eguna erabakitzeko dago baina ziurrenik eguazten arratsaldean izango dira.

Astero hiru ordu laurdeneko saioa egingo dute eta prezioari dagokionez abendura bitartean 20 euro eta urtarriletik ekainaren beste 20 euro ordaindu beharko dute. Irailaren erdialdean hasiko dira eskolak.

Helburu nagusia musika zaletasuna piztea da eta horretarako ahots-teknika, espresibidadea edo melodia landuko dute, jolasen bitartez askotan. Maialen Gonzalez izango da irakaslea. Argibide gehiago 615 76 02 89 telefono zenbakian jaso daitezke.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak