Haur sahararrekin agur afaria egin zuten atzo Muxibar tabernan

Lander Muñagorri 2010ko ira. 3a, 13:51
Pasa den uztailaren 8,9 eta 10ean etorri ziren Arrasatera Arjeliako Tindouf herriko errefuxiatu kanpalekuko haur sahararrak. Uda gurean pasa ondoren, agur esan behar izan diote 9 haurrek.

 

Afaria Arrasateko Muxibar tabernan egin zuten. Bertan izan ziren haur sahararrak, euren etxeetan hartu dituzten familiartekoak eta Nubi elkarteko kideak. Pizzarekin osatutako menua dastatu zuten denek ere, giro onean, baina agurrak dakarren tristurarekin.

Zortzi eta hamabi urte arteko haur hauek uda gurean igaro eta kanpalekuetako baldintza gogorrak ahaztuz leku berriak ezagutzeko aukera eduki dute. Haurrak, familiak eta Nubi elkarteko kideak pozik agertu dira jasotako harrerarekin, eta hurrengo urtean errepikatzeko asmoa agertu dute. Haur batzuk ezingo dute itzuli adin tartea gaindituko dutelako, baina salbuespenak egon daitezkeela ere azaldu dute Nubi elkartetik.

Bien bitartean, azken egunak igaroko dituzte haurrek datorren ostegunean autobusa hartzen duten arte. 17:30etan abiatuko dira Garibai autobus geltokitik Loiuko aireportura. Une horretan hasiko da hurrengo urterako atzera kontua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak