Haur eta gaztetxoak dira gaurko protagonistak

Amaia Txintxurreta Guridi 2010eko ekainaren 25a

Haur eta gaztetxoen egunean eskaintza ugari daude etxeko txikienentzat: txalupak, ludoteka puzgarria, koete txirrista, balance bike zirkuitua, tatuaia, itxuraldatze tailerra, sorkuntza txokoa, karaokea edota apar jolasa, besteak beste.

Goizean, gaztetxo ugari elkartu dira Garibai plazan Eguzki Laruri ongi etorria emateko eta pasakailean herriko trikitilari eta Txatxilipurdiko hezitzaileekin batera, Zaldibarko frontoira gerturatu dira. Parkean hiru txoko nagusi daude: haur parkea, karaokea eta eskulan txokoa.

Eguerdian apar jolasak arrakasta izugarria izan du Garibai plazan. Gazteak bainujantzi eta txankletak hartu, eta aparretan murgildu dira. Eguraldiak ere lagundu du, eta haurrak zein gurasoak, pozik ibili dira.

Arratsaldean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek, Irrien lagunak ikuskizuna eskainiko dute Monterronen.

Goizeko entzierroa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak