Arrasateko Txikitxu eta Lore Gazteak taldeetako dantzariekin egin zuten bat eta eguraldia lagun, kale erakustaldiak egin zituzten goizean, hainbat gunetan: Garibain, Seber Altuben edota Arbolapetan, esaterako.
Arratsaldean, berriz, alardea egin zuten plazan. Eta kanpotik etorritakoek, euren dantzarik esanguratsuenak erakutsi zizkieten arrasatearrei.