Iago Cascon: "Hasiberriak gara, bai, baina ekintzak antolatzerako orduan erritmo ona daramagu"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko mai. 13a, 15:03
Ori mendiaren magalean, mendiaren azpian, dago Iratiko basoa. Eta Arrasateko Irati elkartetik sortu da Orhipean kultura eragintza taldea; hortik izena. Zazpi hilabete inguruko ibilbidea du taldeak, eta hamaika ekitaldi antolatu dituzte. Zapatuan, esaterako, egun osorako egitaraua prestatu dute. Iago Cascon elkarteko kidearekin egon gara, elkarteaz eta biharko jaiaz berbetan.

Nola sortu zen Orhipean?

Irati elkartean eta tabernan ibiltzen garen talde bat elkartu eta, bertako kultura eskaintza dinamizatzeko sortu genuen Orhipean. Iazko urrian eratu ginen eta ordutik hainbat ekitaldi antolatu ditugu.

Hasiera fasean zaudete, beraz.
Bai. Dagoeneko legalki eratu gara eta taldeak erritmoa hartua du. Hasiberriak gara, bai, baina ekintzak antolatzerako orduan erritmo onean goazela esango nuke.

Zein ekitaldi antolatu dituzue orain arte?
Hiruzpalau kontzertu, zenbait ikastaro eta hitzaldiren bat edo beste; hainbat ekintza.

Nondik lortzen duzue ekintzok antolatzeko dirua?
Ez dugu inongo diru laguntzarik eskatu; datorren ikasturtean eskatuko ditugu.
Metxeroak-eta atera ditugu, baina gure diru iturri nagusia egubakoitzero Irati tabernan jartzen ditugun pintxoak dira. 

Zapatuan egun handia izango duzue. Zein da egitaraua?
Udaberriko jaia izango da; udazkenean eta neguan egin genituen, eta orain udaberrikoaren txanda da. Goizean mural bat egingo dugu, Irati kanpoko salmoi koloredun horma behingoz apaintzeko. Gero, haurrendako jokoak izango dira eta horren ostean, trikipoteoa. Bazkaltzeko parrilada egingo du kanpoan, baina eguraldia txarra bada, elkartean jango dugu. Eta azkenik, Never Surrender-ek joko du, taberna barruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak