Hasiberri diren Etxe Txiki kaleko obrek luze iraungo dute

Jokin Bereziartua Lizarazu 2008ko eka. 16a, 19:17
Orain hamar bat egun hasi ziren Etxe Txiki kaleko lanak. Kalearen izena arrotza egingo zaio bat baino gehiagori: lehen Maala kalearen barruan kokatzen zen. Hau da, Gipuzkoa Etorbidetik herriaren kanpoaldera goazela, eskumatara dagoen kale txikia, Ertzaintzaren egoitzaren ondokoa. Kalearen zati bat hartu dute lanek; ez da kale osoa itxiko.

Saneamendu lanetan

Udaleko Hirigintza Sailetik jakinarazi dutenez, obra hauek Zabalgunea deritzon eremuko urbanizazio planaren barruan aurreikusita zeuden. Egun azpiegitura lanetan dihardute, besteak beste, saneamendu eta elektrizitate hornidurak muntatzen. Horrek esan nahi du lehenik errepidea jaso, ondoren egin behar diren lanak egin eta azkenik guztia ondo asfaltatuta eta erabilgarri utzi behar dela. Hau jakinda, Udaletik ezin izan dute hasiberri diren obra hauek noiz amaituko diren zehaztu. Hori bai, luzerako eman dezakeela (2-3 hilabete) ohartarazi dute. Etxe Txiki kaleko obra hauen aurrekontua ere ezin izan dute jakinarazi, izan ere, Zabalgunearen urbanizazio plan osoaren barruan sartzen da.
Obren arduraduna Xaxarki enpresa da. Sustatzailea, era berean, Obenerreka da, Zabalgunea eremuaren arduradun berbera.

Trafikoan aldaketa

Obrek dirauten bitartean, Nafarroa Etorbidetik Gipuzkoa Etorbidera sartu nahi duen autoak obren aurretik ezkerretara sartuz,  Maalako biribilgunetik egin beharko du. Obrak amaitzen direnean, ezingo da Etxe Txiki kalea norabide horretan zeharkatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak