Justu horixe da Ino Galparsoro alkateak nabarmendu duena aurtengo jaietatik: "Aurten ekitaldietan herritarren parte-hartzea zabala izan da. Errementari-dantzak, Pirritx eta Porrotxek, eta konpartsek, esaterako, jende mordoa erakarri dute. Egia da eguraldiak lagundu duela, nahiz eta batzuetan eguzkiak gogor jo. Eta egia da, baita ere, igartzen dela herritar asko kanpora joaten direla. Hala ere, nabarmenduko nuke geratu direnek jaietan izan duten parte-hartzea. Eta hori da, azken batean, jaien funtsa. Jaiak parte hartzeko antolatzen dira. Beraz, eskerrak eman gura nioke jendeari, batetik, parte hartu duelako, eta bestetik, jakin duelako egoten".
Aztertzekoa
Horrekin batera, alkateak adierazi du jaietan izan den ezusteko bakarra entzierroetako jende-pilaketa izan dela. "Betiko moduan badaude gauzak hobetzeko eta beste batzuk bere horretan uzteko, eta balorazio osoa egiten dugunean aztertuko dugu puntu hori ere bai".






