Hasi dira XVIII. Eskola-Antzerkiaren jardunaldiak

Miren Arregi Amasorrain 2008ko apirilaren 22a

Arrasateko udaleko hezkuntza sailak kultura sailarekin elkarlanean antolatutako XVIII. Eskola-Antzerkiaren jardunaldiei hasiera eman diote. Hiru fase izango ditu jardunaldiak; ikastetxeetako ikasleek antzezpenak egingo dituzte batetik, antzerki talde profesionalak izango dira bestetik, eta parte hartzaileek Amai Antzokiko instalazioak ezagutuko dituzte azkenik.

Haur hezkuntzako azkenengo bi mailetako, lehen hezkuntzako hiru zikloetako eta DBH lehenengo eta bigarrren zikloko ikasleei zuzenduta daude jardunaldiak. Hain zuzen ere, jarduera edo antzerki oro egingo dira eskola orduetan. Helburua da ikasleen artean antzerki zaletasuna hezkuntza adierazpen gisa lantzea.

Gaur hasi dira jardunaldiak Arizmendiko eta Arrasate Institutuko ikasleen antzezpenekin, eta maiatzaren 30era arte luzatuko dira jardunaldiok.

Esandako moduan, hiru fase izango ditu. Lehenengoan, DBHko lehenengo zikloko ikasleek prestaturiko lau antzerki taularatuko dituzte lehen hezkuntzako 4.5. eta 6. mailetako ikasleen aurrean. Lehenengo fase honetako antzezlanak gaur hasi dituzte eta bihar amaituko dira beste bi antzezlanekin. Apirilaren 30etik aurrera antzerki talde profesionalen txanda izango da.

Gaurko saioan, Arizmediko ikasleek taularatu dute korsario komedianteak izenburuko antzerkia, eta Arrasate Institutuko ikasleek berriz gaixo antzezlana. Ikusle gazteak adi adi egon dira antzerkiei begira.

Esandako moduan, Apirilaren 30etik aurrera etorriko dira antzerki talde profesionalak; Hortzmuga, Gorakada, Markeliñe eta Dar-Dar produkzioak antzerki talde ezagunak, hain justu.

Parte hartzaileak eta laguntzaileak dira Arrasate Instutua, Mesedetako Andra Maria ikastetxea eta Arizmendi ikastola.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak