Jostailuen truke, txartelak emango dizkiete parte-hartzaileei. Eta gero, Jostailu Truke Azoka egiten dutenean, txartel hori eraibilita beste jostailu bat eskuratu ahal izango dute.
"Jostailu guztiek balio bera izango dute; baldintza bakarra da egoera onean egotea eta osorik. Ez dira onartuko sexu bereizketa edo indarkeriaren aldeko jarrerarik erakusten dituzten jostailurik", azaldu dute Txatxilipurditik
Abenduaren 13an
Truke azokari dagokionez, abenduaren 13an, zapatua, egingo dute, Okendoko ludotekan, 10:00etan hasi eta 14:00ak bitartean; bereziki ume eta gazteak gonbidatu gura dituzte azoka horretan parte hartzera.