Lehiaketa famatu hau antolatzerako orduan Arrasateko Udalak herriko SUDC elkartearen eta Hauspoz akordeoi elkartearen laguntza izan du. Askok lehiaketa bakarra dela uste duten arren, bost txapelketa ezberdin jasotzen ditu egitarauak.
Gipuzkoa mailan eta Nazioartean
Gipuzkoa mailan 200 haurrek parte hartuko dute, eta lehiaketa ez denez parte-hartzaile guztiek domina eta diploma jasoko dituzte. Nazioartekoan, aldiz, 19 izen emate izan dira baina azkenean 11 akordeoilari lehiatuko dira, tartean, Txina, Austria eta Alemaniatik etorritakoak. Euren lana neurtzeko pisu handiko pertsonez osatutako epaimahaia izango da.
Espainian izena hartzen hasi da
Akordeoi Lehiaketak osasun ona du, eta Espainiako estatuan gero eta izen handiagoa du. Horren adierazgarri dira, aurten lehenengoz, Kantabria eta Galiziatik etorri diren akordeoi joleak. Lehiaketak
Amaia antzokian eta Arizmendi ikastolan jokatu dira.