Hasi da AEDren antzerki tailerra, baina oraindik zabalik dago izenematea

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko api. 19a, 16:23
Jarri da martxan AEDren antzerki tailerra; joan den egubakoitzean egin zuten lehen entsegua. Iurgi Etxebarria Kukubiltxo antzerki taldeko kidearen gidaritzapean, tailerrerako izena eman duten sei lagunek taldekideak ezagutzeko eta lotsaren izotza apurtzeko baliatu zuten lehen saioa.

Esandako moduan, oraingoz sei dira taldean. Sei kiderekin aurrera egin daiteke, baina antolatzaileendako zein irakaslearendako egokiena litzateke 11 lagun inguruko taldea. Beraz, antolatzaileen nabarmendu dute izenematea oraindik zabalik dagoela. Izena emateko: AEDko Pablo Urangako egoitzara jo edo 943 79 12 28 telefonora deitu.

Taldeak nola erantzungo zain
Zortzi saio egingo dituzte eta taldekideek ez badute ordutegia aldatzen –horretarako aukera izango dute–, egubakoitzero egingo dira entseguak, 17:30etik 19:30era. Hala ere, AEDren asmoa da tailerraren ondoren taldeak jarraikortasun bat izatea. Hori, baina, ez dago antolatzaileen eskuetan, eta Maitane Muñoz AEDko teknikariak azaldu duenez, "taldearen erantzunaren araberakoa" izango da taldearen etorkizuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak