Ekainaren 30a geroztik Leze Txikiko aztarnategian indusketa lanak egiten dihardu aditu eta ikasle taldea, 19 lagunekoa. Uztailaren 19ra bitartean ibiliko dira lanean. Alvaro Arrizabalaga Aranzadiko arkeologoak eta EHUko irakasleak emandako azalpenen arabera, iritsi dira Aita Barandiaranek zulatu zuen punturaino, "antzutzat zuelako", eta dio aztarnak ateratzen segitzen duten bitartean eurek ere "jarraituko" dutela lanean. GOITBko lankideak izan dira Leze Txikin indusketak ikusten.