Harrera oso ona izan du jostailu truke merkatuak

Goiatz Arana Begiristain 2009ko abenduaren 13a

Orotara, 170 jostailu jaso dituzte aurten –iaz baino 10 gehiago– eta gaur, domeka, ia gehienak trukatu dituzte; soberan geratu direnak Gurutze Gorriari emango dizkio Txatxilipurdik.

Etxean alferrik ditugun jostailuak berrerabiltzeko aukera paregabea eskaintzen du Arrasateko truke merkatuak eta, urtetik urtera, indar gehiago hartzen dabil.

Jendea zain, Okendo ludotekako ateak noiz irekiko

Lehen orduetan izaten da aukerarik zabalena eta, horren jakitun, jende asko joan da aurten, goizean goiz. Okendo ludotekan ipinitako merkatuak goizeko hamarretan zuen irekiera ordua, baina bederatzi t'erdietarako zain zegoen jendea kanpoan. Lehen orduan izan da mugimendu handiena; behin hori igarota, lasaiagoak izan dira ondorengoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak