Harremanen Elkartasun Eguna: laguntza gehien behar dutenak gogoan

Txomin Madina Milikua 2009ko ekainaren 7a

Jende askoren ikusmina piztu zuen zapatuan Harremanek eta beste hainbat elkartek burutu zuten Elkartasun Egunaren hamaikagarren edizioak.

Aukera proiektuaren barruan, arazoak dituztenek garbitu, sailkatu eta konpondutako bigarren eskuko arropak; udan haur sahararrentzat udalekuak antolatu ahal izateko jarritako talo eta te postua; Indiako barnetegietarako dirua lortzeko Mumbain egindako bitxi eta zapien salmenta... Hainbat elkartek euren proiektuak aurkeztu zituzten Seber Altube plazan, eta orokorrean, gustura zeuden jendearen erantzunarekin.

Tonbola eta animazioa

Indiarako dirua jasotzeko tonbolak ere partaide asko izan zituen.Txartel denak saldu ziren eta denen artean Asturiasen bi eguneko egonaldia zozketatu zuten: 3313 zenbakiari egokitu zitzaion (ordezkoa, 3336a). Antolatzaileak pozik zeuden egunak emandakoarekin; euren esanetan, krisiaren eraginaren beldur ziren, baina ez zuten nabaritu.

Umeendako jolasak, Zaramasamba taldearen animazioa, Txan magoa... Elkartasun Egunak ez zuen aspertzeko betarik eman.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak