Harremanen Elkartasun Eguna: zozketa, erosketa eta jolas artean, laguntza gehien behar dutenak gogoan

Txomin Madina Milikua 2009ko eka. 7a, 15:25
Harreman elkarteak antolatzen duen Elkartasun Egunak, ibarreko eta kanpoko hainbat GKE bildu zituen zapatuan.

Jende askoren ikusmina piztu zuen zapatuan Harremanek eta beste hainbat elkartek burutu zuten Elkartasun Egunaren hamaikagarren edizioak.

Aukera proiektuaren barruan, arazoak dituztenek garbitu, sailkatu eta konpondutako bigarren eskuko arropak; udan haur sahararrentzat udalekuak antolatu ahal izateko jarritako talo eta te postua; Indiako barnetegietarako dirua lortzeko Mumbain egindako bitxi eta zapien salmenta... Hainbat elkartek euren proiektuak aurkeztu zituzten Seber Altube plazan, eta orokorrean, gustura zeuden jendearen erantzunarekin.

Tonbola eta animazioa

Ibai-Artekoek emandako produktuekin egindako tonbolak ere partaide asko izan zituen. Antolatzaileak pozik zeuden egunak emandakoarekin; euren esanetan, krisiaren eraginaren beldur ziren, baina ez zuten nabaritu. Saldutako txartelen artean Asturiasen bi eguneko egonaldia zozketatu zuten: 3313 zenbakiari egokitu zitzaion (ordezkoa, 3336a).

Umeendako jolasak, Zaramasamba taldearen animazioa, Txan magoa... Elkartasun Egunak ez zuen aspertzeko betarik eman.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak