Harreman elkarteak azoka zabaldu du, aurten, Iturriotzen

Ubane Madera 2007ko abenduaren 10a

Joan den eguaztenean hasi eta abenduaren 24ra arte, hirugarren munduko produktuen azoka eta erakusketa izango da Arrasaten.

Urterokoari jarraituz, gobernuz kanpoko Harreman elkarteak antolatu du ekimena, eta azoka horretan batutako dirua bidezko merkataritzarako erabiliko dute. Aurten, gainera, leku pribilegiatuan lortu dute saltokia ipintzea: erdialdean, Iturriotz kaleko 3. zenbakiaren ondoan.

Batez ere, artisautzako produktuak ikusi eta erosi ahal izango dira azoka horretan, eta, jakina, bidezko merkataritzan oinarritutakoak ere bai; hain zuen ere, Eroski hipermerkatuan urte guztian dagoen dendatik ekarritako produktuak.

Gobernuz kanpoko Harreman elkarteak aditzera eman du, adibide batzuk ipintzearren, Indiako zilarrarekin egindako eskulanak edo Perutik ekarritakoak erosi ahal izango direla. Oro har begiratuta, Hegoameriketako eta Afrikako produktuak aurkituko ditugu, batez ere, azoka horretan.

Egunero, zabalik

Azoka horren ordutegia honako hauxe izango da: lanegunetan, 18:00etatik 20:00etara, eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak