Harreman denda zabaldu dute

Maider Arregi 2006ko abe. 6a, 19:55

Urtero moduan zabaldu du bere denda Arrasateko Harreman Elkarteak. Ferrerias kaleko egoitzan zabaldu dute aurten denda. Bitxiak, jantziak eta produktu ekologikoak aurkituko dituzue bertan.

Gaurtik hasita hamabost bat egun egongo da zabalik Harreman Gobernuz kanpoko elkarteak Arrasaten zabaldu duen denda. Bidezko merkataritza bultzatzea da denda honen helburua. Honela Afrika zein hego Amerikan egindako produktuak aurkituko dituzue bertan.

Proiektu asko dituzte esku artean Harreman Elkartekoek. Besteak beste, Mozambike, Zinbawe, Kolonbia, India eta Kongon.

Erakusketa Monterronen

Bi urtean behin antolatzen du Harreman elkarteak herriko artisten erakusketa Monterronen. Artisten lanak ikusgai eta salgai egongo dira abenduaren 30era bitartean. Lortzen den dirua GKEk dituzten proiektu ezberdinetarako erabiliko da.

Ekimen ugari

Debagoieneko beste herrietan ere egingo dira antzerako ekimenak. Oñatin Misio taldeak denda zabalduko du abenduaren 16an. Bergaran, berriz, FISC taldeak azoka berezia antolatuko du abenduaren 23an.
Aretxabaletan kuskus degustazioa egingo dute Sahararen Aldeko Taldeak eta Hiruatxek antolatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak