Bihar 15:00etan jasoko dute okela Arrasateko lehiaketan parte hartuko duten taldeek. Okela eta sua herriko harakinek jarriko dute, baina gainontzeko osagaiak eta tresnak parte-hartzaileek eraman beharko dituzte.
Lehiaketan prestatuko duten okela pintxotan salduko dute, 1,5 euroren truke, 19:00etatik aurrera. Diru hori herriko kultura elkarteen artean banatuko dute; Arrasaten, Lore Gazteak dantza taldearendako, adibidez.
Harategiak
Otamendi harategiak, Joxe Elortzak, Gorka harategiak, Agirretxek, Landaluzek, Joxean Izagirrek eta Azpilikueta harakinek jarriko dute okela biharko txapelketan.
3 kilo okela
Talde bakoitzak hiru kilo okela jasoko ditu. Jon Leturia Bergarako harakinak azaldu digu okela guztia behiaren zati berekoa izango dela. Gainerako osagaiak norberak jarri beharko ditu.