Etzi, eguaztena, da hitzordua. 17:00etan hasi eta 20:00ak arte ibiliko dira ume zein gazteak hankapalutan, Biteriko gasolinera-n. 15 bat hankapalu eramango dituzte, gura duenak erabil ditzan; eta izango dira hankapalu tradizionalak zein modernoak, jumping izeneko horietakoak.