Hankapalu festa asteon, eta orain taldea egin guran

Ubane Madera 2009ko mar. 27a, 14:31
Hankapalu luze zein motzak jantzi, eta gustura asko ibili ziren Biteri plazan Arrasateko ludoteka eta gazte txokoetako erabiltzaile asko herenegun. Bestalde, Txatxilipurdi elkarteak berretsi egin du begiraleak eta sukaldariak behar dituela udarako.

Azken asteoetan ikasitakoa praktikan ipintzea izan da ekimen horren helburuetako bat.
Baina, etorkizunari begira, hankapaluekin lotuta taldea eratu gura dute Txatxilipurdikoek; hala kontatu du Lander Juaristi ordezkariak:  "Hori da gure nahia. Beti gabiltza gauzak pentsatzen gazteekin zerbait egin ahal izateko. Polita izango litzateke hankapalu talderen bat sortzea. Gu bagaude jartzen tresnak: hankapaluak erosi ditugu (modernoak, gainera), ikastaroak ere egin ditugu…  Gure ilusioa hori da: noizbaiten ea sortzen den hakapalu talde bat auzoak, herriak eta jaiak girotzeko".

Langileak behar dituzte

Bestalde, Txatxilipurdi elkartearen kontuekin segituz, berretsi egin dute aurtengo udalekuetarako begiraleak eta sukaldariak behar dituztela. Sukaldarien kasuan, 20 egunerako behar dituzte, Orion; eta astebeterako Elosun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak