Hamar lanpostu betetzeko deia egin du Arrasateko Udalak

Ubane Madera 2008ko ira. 30a, 13:17
Arrasateko Udalak 2008ko lan eskaintza deitu du eta justu gaur, irailaren 30a zabaldu dute horietan izena emateko epea. Urriaren 20ra arte eman daiteke izena, Biztanleen Arreta Zerbizuan.

Hamar lanpostu betetzeko deia egin du Udalak; honako hauek: administraria, hiru administrari laguntzaile, Euskaltegiko irakaslea, delineantea, hodi iturgina, kulturako laguntzailea eta kultur ekintzetako laguntzaile bi.

Lanpostu horietara aurkeztu ahal izateko, ezaugarri jakinak bete beharko dira; adibidez, Euskaltegiko irakasle izateko lanposturako, unibertsitateko diplomaduna edo baliokidea izan beharra dago. Gainerako lanpostuek hortik beherako titulazioa edo ikasketak eskatzen dituzte. Era berean, zenbait kasutan ikasteko material jakina ere izango da. Izan ere, lanpostu batzuen kasuan, azterketa egun beharko dute izena ematen dutenek.

Dena den, oraindik ez dituzte lanpostu horien gaineko azterketak egiteko egunak finkatu, jakina. Hori egingo dute izena emateko epea bukatzen denean.

Informazio guztia xehetasunekin aurki daiteke Arrasateko Udalaren web gunean: arrasate-mondragon.org da helbidea. Edo bestela, Biztanleen Arreta Zerbitzuan edo Arrasateko Udaleko Pertsonal Sailean ere galde daiteke. 


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak