Guztira, 1.500 langilerengan du eragina. Eta hamar lanegun horiek jai hartzeaz gainera, Ederlan badabil pentsatzen Gabonetako oporraldia luzatzea bere langileei.
Edozelan ere, Fagor Ederlaneko langileek lehenagotik igarri dute krisiaren eragina. Urriaz geroztik, egubakoitzetan ez dira-eta fabrikara joaten.
Fagor Ederlanek 15 planta edo fabrika ditu Euskal Herrian, Estatuan eta nazioartean sakabanatuta, automozioan dihardu lanean, osagarriak egiten. Guztira 4.000 langile inguru. Baina momentuz, iragarritako neurri horiek bakarrik aplikatuko dituzte gure ibarreko fabriketan. Dena den, aurrera begira baliteke gainerako fabriketan ere krisiari aurre egiteko neurriren bat hartu behar izatea.