Andoni Azkargortaren taldeak arnasa pixka bat hartu du gaur Mojategin lortutako garaipenarekin, Vasconia taldea 3 eta 1 mendean hartu ostean. Lehen zatian bi taldeak ibili dira zelaian lekurik hartu ezinda eta bi taldeen jokoa txarra izan da.
Aldaketekin partidu bila
Bigarren zatia antzera hasi da; 25. minututik aurrera Mondra hasi da agintzen, eta horrela Mercaderrek lehen gola sartu du. Etxeko taldeak aldaketa batzuk egin ditu eta partiduaren bila joan da. Horrela Cabrerak bigarrena sartu du; Vasconiak egin du 2 eta 1ekoa, baina Cabrerak erabakita utzi du partidua hirugarren golarekin.