Hamabost urte eta gero, Arrasate EBAra bueltan

Edu Mendibil 2008ko mai. 5a, 01:05

Azkenean, bai. Azken denboralditako ahaleginetan huts egin ostean, Mondragon Unibertsitateak EBA ligarako igoera eskuratu du gaur. Bi jardunaldiren faltan, lehen maila nazionaleko txapeldunak ditugu arrasatearrek. Iñaki Merinoren mutilek ez dute inolako arazorik izan Urdaneta taldea menderatzeko: 96-80 markagailuarekin nagusitu zaizkie bizkaitarrei, gaur: sendo jardun dute denboraldi osoan zehar eta atzo ere ez zuten hutsik egin. Hiru aukera zituzten igoera lortzeko, baina lehenbizikoan erabakita uztea nahi zuten. arratsaldean Iturripen jokatutako partiduan

Arrasatearrek sendo jardun dute denboraldi osoan zehar eta gaur ere ez dute hutsik egin. Hiru aukera zituzten igoera lortzeko, baina lehenbizikoan erabakita uztea nahi zuten. 14 puntuko aldearekin irabazi diote gaur Urdanetari, Iturripen. Alde handiagorekin irabaz zezaketen, baina azken minutuetan, garaipena eskuan zutela, intentsitatea alde batera laga eta lasai jokatzen hasi dira, denboraldian lortutakoaz zaleekin ospatzera. Minutu gutxiago izan dituzten jokalariak ere kantxaratu ditu Merinok, guztiek igoeraz goza zezaten. Azkenerako, jaia izan da Iturripeko harmailetan. Ez da lorpen makala MUK eskuratutakoa; datorren denboraldian EBA ligan lehiatuko dira. LEB ligan dabilen Gipuzkoako Bruesa Basketen azpitik, Iraurgi Azpeitia eta arrasatearrak EBA ligan izango ditugu hurrengo denboraldian.


15 urte geroago

Azken aldiz orain dela 15 urte lehiatu zen Arrasate aipatutako kategorian. Orduan hiru denboraldi iraun zuten. Jon Basurko Ointxe elkarteko presidenteak atzo adierazi bezala, oinarri sendoak beharko ditu MUk hurrengo denboraldiari ekiteko. Taldeari dagokionez, lauzpabost aldaketa izango direla aurreratu zigun Iñaki Merino entrenatzaileak.

Edozein modutan, lortutakoa ospatzeko eguna zen gaurkoa eta 300 bat zale elkartu dira Iturripeko harmailetan. Lehendabiziko minutuetan indarrak parekatuta izan dira eta bizkaitarrek eutsi egin diote MUri atsedenaldira arte: 28-26 lehen laurdenean eta 55-49 atsedenaldian. Baina etxekoek ez zieten zaleei huts egiterik nahi eta bigarren jardunalditik aurrera, euren benetako maila azaldu dute.

Urruneko saskiratzeetan punteria ikaragarria duen taldea da MU. Joko estatikoan zailtasun gehiago agertzen ditu taldeak. Lau minutu eta 18 segundoren faltan, 26 puntuko aldea zuten alde (87-61) baina azeleragailuari zapaltzeari utzi, eta freskatzen zuten xanpainarekin hasi dira pentsatzen. Ospakizunetako ordua iritsia zen. Bitartean, Urdanetak aldea murrizteko aukera aprobetxatu du.

Txapeldunak

Gorka Quintana izan genuen atzo puntu gehien egin zuena: 30. Esan bezala, guztiek izan zuten jaiaz gozatzeko aukera eta denek lortu zuten punturen bat edo beste. Igor Peñak eta Aitor Zeziagak ez dute jokatzerik izan, lesioak tarteko. Gainerako txapeldunak hauek dituzue: Imanol Zeziaga (11 puntu atzo), Ander Atxa (13), Antxon Hernandez (11), Iñigo Biain (5), Jagoba Gamarra (6), Ander Mallabiabarrena (2), Mikel Arejolaleiba (6), Gorka Alartzia (11), Txomin Elortza (2) eta Ugaitz Iruretagoiena (1). Zorionak guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak