Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pasa den urtarrilean Haitin gertatutako hondamendiaren aldeko merkatu txikia egin zuten atzo arratsaldean, Arrasateko Arizmendiko Santa Teresa ikastetxean. Seigarren mailako neska-mutikoen ekimena izan da; lurrikarak eragindako hondamendia ikusirik, etxean erabiltzen ez zituzten objektuekin merkatua egitea proposatu zuten. Liburuak, arropak eta jostailuak ipini zituzten salgai, besteak beste, eta ondo joan ziren salmentak.