Haitiren aldeko ardo eta pintxo bira antolatu dute

Miren Manias 2010eko otsailaren 19a

Otsailaren 27an izango da Arrasate Bizirik ostalaritza plataformak eta Harreman erakundeak antolatutako ekimena, Biteri plazan.

Biteri plazan jarriko dituzte taberna eta haurrentzako puzgarriak. Hala, zapatu horretan jasotako diru guztia Haitiko biktimei laguntzeko bideratuko dute.

Horrez gain, hondamendiak kaltetutakoentzat izango da baita ere, ekimenarekin bat egin duten tabernetan kontsumitutako ardo botila bakoitzetik euro 1. Baita taberna horietan jarriko dituzten itsulapikoetan bilduko duten dirua ere.

Atzoko prentsa-aurrekoan, diru laguntza helduko denaren bermea azpimarratu zuten antolatzaileek; izan ere, Arrasateko Mesedeetako Andre Mari ikastetxeko mojek Haitiko haurren alde duten proiektuarekin egin dute bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak