Haitirako laguntza batuko du Harreman erakundeak

Ubane Madera 2010eko otsailaren 4a

Gobernuz Kanpoko Harreman erakundeak Arrasaten bost kontu korronte zabaldu ditu Haitiko hondamendiak kaltetuendako laguntzak batzeko. Euskadiko Kutxan, BBVAn, CAN-en, La Caixan eta Gipuzkoako Kutxan, hain justu ere.

Batuko duten dirua "elkartearengandik gertu dagoen proiektu edo elkarteren batera" bideratuko dutela jakinarazi dute Harreman erakundeko ordezkariek.

Haiti ez ahazteko

Harremanek gogora ekarri du Haiti berriro eraikitzeak luze joko duela, eta Harreman Haitirekin kanpainaren bitartez gura dutela haitiarrek eurekin gaudela eta bakarrik utziko ez ditugula senti dezaten. 

Lagundu gura duenak, beraz, esandako banketxe horietakoren batean galdetzea besterik ez dauka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak