Hainbat gaztek parte hartu du Mobilizazio Egunean

Maider Arregi 2007ko urtarrilaren 25a

Haika, Segi eta Jarrai gazte erakundeen aurka pasa den astean auzitegi gorenak emandako erabakiaren kontra mobilizazio ezberdinak antolatu ditu Euskal Herri osoan Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Arrasaten ere gaur, urtarrilak 25, elkarretaratzea eta manifestazioa egin dute herriko kaleetan zehar hainbat gaztek, 'Gazteak gara ez terroristak! 'Lelopean.


Amnistiaren Aldeko Mugimenduak atera duen  komunikatuan, Auzitegi Gorenaren erabakia,  "Euskal Herri aske baten alde lan politiko eta soziala egiten duten pertsonak zigortzeko epaia dela" salatzen da. Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideek gaineratu dute "gazteria babesten ez duen herriak etorkizunik ez daukala".

Gogoratu, Haika, Segi, Jarrai auzian 23 gazteri 6 urteko gartzela zigorra ezarri zietela. Horien artean, Amaia Arrieta arrasatearra eta garazi Biteri Bergaran bizi den eibartarra daudela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak