Hainbat ekintza antolatu ditu AEDk San Andres Egunerako, auzoa euskalduntzeko asmoz

Jokin Bereziartua Lizarazu 2009ko aza. 25a, 18:57
Sahieski-jana, umeen txokoa eta kantu 'poteoa' egingo dute zapatuan. Ekintza guztiak Gudarien plazan egingo dituzte.

Aspaldi ekin zion AEDk herriko auzo ezberdinak euskalduntzeari. Eta helburu horretan, ahalegin berezia egin du San Andres auzoan. Horren adibide garbia da biharko antolatu duten San Andres Eguna.
Denetariko ekintzez osatutako jaia izango da, egun batez bada ere, San Andresen euskara nagusitu dadin. Besteak beste, sahieski-jana izango da Giokelaren eskutik (11:00), umeendako txokoa jarriko du Txatxilipurdik (11:30-13:30) eta azkenik, Portaloi kantu taldeak kantu poteoa gidatuko du auzoko tabernetatik. Ekintza guztiak Gudarien plazan egingo dituzte.

Auzoaren historia hizpide
Gainera, San Andres Egunaren barruan hitzaldia antolatu zuen AEDk, martitzenean. Hitzaldian Anabel Ugalde historialariak auzoaren historia izan zuen hizpide. Ugaldek auzoaren gaineko hamaika bitxikeria kontatu zituen, gerturatutakoen gozamenerako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak