Gutxigatik, MUk ezin izan zuen Padura mendean hartu

Goiatz Arana Begiristain 2009ko ots. 8a, 20:38
64-67 emaitzarekin bukatu zen neurketa. Joan zen urtarrilaren 17az geroztik, Arrasateko saskibaloi taldeak ez du garaipenik lortu.

Padura nagusitu zen, zapatuan, Iturripen, MUren kontrako norgehiagokan. Etxeko taldeak nahiko lan txukuna egin zuen lehen bi laurdenetan, nahiz eta gorabehera dezente izan zituen eta defentsa lanetan jarraikortasun gutxi erakutsi zuen. Baina hirugarren eta laugarren laurdenetan, Padurak bere jokoa egitea lortu zuen eta, bukaerara arte, MU ez zen berriz partiduan sartu: orduan bai, gogor aritu ziren defentsan eta ondo kontrolatu zuten errebotea. Emozio handikoak izan ziren azken minutuak, baina 64-67ko emaitzarekin bukatu zen norgehiagoka.

Garaipena lortu ez arren, pozik geratu zen Javier Zurbano entrenatzailea, teknikoki, orain arte jokatu duten partidurik onena izan delako, bere esanetan.

Hurrengo partiduak

Datorren astean Lizarran jokatuko dute eta, hurrengoan, Bidegintza hartuko dute etxean. Azken partidu hori irabaztea garrantzitsua da MUrentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak