Gureak-ek zabaldu du Garaia guneko jatetxea

Usoa Agirre 2010ko urt. 11a, 11:13
Azkenik, gaur, astelehena, zabaldu du Gureak-ek Garaia Berrikuntza Guneko jatetxea. Uribarriko jatetxe berriak 160 lagun ingururendako tokia dauka eta bertan zortzi gutxituk, sukaldari nagusiak eta jatetxeko arduradunak egingo dute lan. Astelehenetik zapatura bitartean izango da zabalik, 08:00etatik 16:00etara, eta self-service erara funtzionatuko du.

Gureak-eko ostalaritza zerbitzuko arduradun Tomas Urtzelairen arabera, eguneko menuak 8,50 euro balio izango du eta erabiltzaileek, egunero, hiruzpalau plater izango dituzte aukeran. Era berean, 10 edo 20 jatordutarako bonuak erosteko aukera egongo da, 8 eurotan jatordu bakoitza. Pintxoak, ogitartekoak eta kafetegiko gainerako zerbitzuak ere eskainiko dituzte. Afariak aurretik enkargatuta emango dituzte.  Uribarri auzokoa Gureak-ek kudeatzen duen bigarren self-service jatetxea izango da. Hain zuzen ere, Donostiako Euskal Herriko Unibertsitatearen campusean dagoena ere Gureak-en ardurapean dago. Gipuzkoan, denera, zortzi jatetxe dauzkate, 50 lagun inguruko lantaldearekin.

Osiñatik Garaiara

Garaia Berrikuntza Guneko jatetxean lan egingo duten zailtasun fisiko eta psikikoak dituztenak Arrasatekoak dira, orain arte Osiñako poligonoko tailerretan jardun dutenak, hain zuzen ere. Jakinarazi dutenez, sukaldari nagusia Jesus Kalboetxeaga bergararra izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak