Gureak-ek Garaian duen jatetxe-kafetegia inauguratu dute

Usoa Agirre 2010eko martxoaren 26a

Goizean inauguratu dute ofizialki Gureak-ek Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean duen jatetxe-kafetegia. Bertan izan dira Gureak-eko zuzendari nagusi Iñaki Alkorta eta Andoni Gartzia Garaia Berrikuntza Guneko zuzendaria. Esther Arregik aurreskua dantzatu du, zinta mozketa egin dute segidan, eta luntx batekin amaitu.

Gureak Taldeko zuzendari nagusiak esan du berebiziko garrantzia duela jatetxe-kafetegi honen irekierak, balore osoko 10 lanpostu sortu dituztelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak