Gure Leku taberna gainezka Goserekin

Maider Arregi 2008ko irailaren 6a

Arrasateko Gose taldea gelditu gabe dabil bigarren diskoa, txuria, aurkezteko kontzertu biran. Bariku gauen Gure Leku taberna berrituan eskaini zuen hirukote arrasatearrak kontzertua. Taberna jendez bete zen eta lagun arteko kontzertua bilakatu zen. Hain zuzen ere, aurrerantzean, Gure Leku tabernako jabe berriek kontzertuak antolatzeko asmoa daukate. Hala, aurreko jabearekin, bezala, ohitura hori mantentzea nahi dute eta zuzeneko musikari garrantzia ematea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak