Gurasoendako jolasparkea, domekan Uarkapen

Ubane Madera 2009ko azaroaren 10a

Familiendako jolasparkea antolatu du Txatxilipurdi elkarteak: Gurasolandia. Domekan da hitzordua, Uarkape frontoian, 11:00etan hasita. Bazkaltzeko etenaldiaren ostean, 16:30ean bueltatu eta 19:30ak arte izango da zabalik jolasparke berezi hori. Batez ere, gurasoei zuzendutako ekimena da Gurasolandia. Ekimenaren helburua da haurrei eta helduei aisialdia konpartitzeko bidea ematea. Aita-amez gainera, osaba-izebek, aiton-amonek edo umeen lagunek parte har dezakete. Xehetasunak landu ditu Egoitz Larrañaga Txatxilipurdiko kideak Arrasate Irratian. Segidan duzue elkarrizketa entzungai.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak