Eguerdian, 13:00ak pasatxo, Guardia Zibilak Arrasaten jarri duen kontrol batean bi gizonezko atxilotu ditu. Ustez fitxatu gabeko bi ETAko kide dira atxilotutakoak. EFE informazio agentziaren arabera, autoan armak zeramatzaten. Gainera, hainbat Espainiako hedabidek atxilotuen izenak kaleratu dituzte eta ustez Igor Portu eta Martin Sarasola, 29 eta 30 urteko lesakarrak direla jakinarazi dute. Atxilotuak Guardia Zibilaren Zuzendaritzara, Madrilera, eraman dituzte. EFE informazio agentziak gaineratu du ikerketa zabalik dagoela eta ez dutela atxiloketa gehiago egiteko aukera baztertzen.
ALBISTEAK MUGIKORREAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.