Gaur estreinatuko dute Donostian Mariasun Pagoaga protagonista duen '80 egunean' filma

Usoa Agirre 2010ko api. 23a, 10:33
Donostian gaur hasiko den Giza Eskubideen VII. Zinemaldiaren barruan estreinatuko dute filma. Mariasun Pagoaga arrasatearra eta Itziar Aizpuru dira filmeko protagonistak. Bi emakume helduren arteko harremana kontatzen du filmak.

Estreinaldia gaur, apirilak 23, 22:30ean izango da Donostiako Victoria Eugenia Antzokian Giza Eskubideen VII. Zinemaldiaren barruan.

Maiatzean izango da filma ikusgai gainerako aretoetan.

Sinopsia

Axun, 70 urteko emakumea, alabaren senar ohia zaintzera joango da ospitalera. Bere ezusterako, ondoko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite da, nerabezaroko lagun mina, 50 urte luzetan ikusi ez duena. Gaztetan zuten kimika oraindik bizirik dagoela sumatuko dute berehala. Axolagabe gozatu eta dibertitzen dira elkarrekin, Axun, Maite lesbiana dela jabetzen den arte. Bere sentimenduak dudan jarriko ditu Axunek: zer jarraitu, burua edo bihotza?

Filmaren webgunea: 80 egunean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak