Analisiak edozein tokitan
Portfastflu izeneko proiektuan teknologia aurreratuak dituen txartelarekin dihardute lanean. Gizakion edo hegaztien gripea garaiz antzemateko analisia egiten dute, eta positiboa bada, emaitzak GPS bidez bidaliko dituzte Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) dituen 112 laborategietako batera. Bestalde, analisiak egiteko, ez da derrigorrean osasun zentrora joan behar. Horren harira, analisiak egiteko sistema eramangarria denez, edozein tokitan egin dezakete; besteak beste, aireportuetan, ikastetxeetan, hirugarren adineko egoitzetan eta hegazti-granjetan.
Era berean, diagnostiko azkarrarekin, gripeari aurre egiteko txertoak egiteko prozesuan denbora aurreztu gura dute.