Edurne Marañonek, anbulatorioko arduradunak azaldutakoaren arabera, A gripearen kontrako txertoaren ondorioa da hori. Dio momentuz Arrasaten ez dutela jakinarazpen ofizialik jaso, baina komunikabideetan esaten dabiltzanagatik, azaroaren erdialdean hasiko direla A gripearen kontrako txertoa ematen, baita Arrasaten ere.
Hori horrela, denbora behar dute txerto batetik bestera. Eta horrexegatik aurten zorrotz errespetatu beharko dute gripe arruntaren kontrako txertoaren epe muga. Beraz, ez baduzue txertorik hartu eta hartzeko beharra baldin badaukazue, gogoan izan zapatua baino lehen hartu beharko duzuela.