Grebaren harira, gaur mobilizazioak Arrasaten

Ubane Madera 2009ko mai. 18a, 13:30
Gaurtik (astelehena) eguenera, hainbat protesta iragarri dituzte Arrasaten, egueneko grebaren alde. Gaurko egunari dagokionez, elkarretaratzea egingo dute Seberren 19:00etan, eta gero grebaren gaineko kartelak ipiniko dituzte kalez kale.

Etzi, maiatzaren 20an  berriz, kalejira zaratatsua aterako da Musakolako kiroldegitik 18:30ean; jakinarazitako ibilbidearen arabera, Musakolatik San Andres auzorainoko bidea egingo dute, herrian barrena, protesta ozenean.

Eta grebaren egunari dagokionez, berriz, hainbat dira eguenerako egin dituzten hitzorduak. Goizean goizetik hasiko dira, gainera, 05:30ean, enpresen sarreratan pikete informatiboak izango direla iragarri dute-eta. 11:00etan, berriz, Donostiako manifestaziora joateko autoak aterako dira Arrasatetik eta bukatzeko, 18:30ean manifestazioa egingo dute Arrasaten.

Egueneko grebarekin bat egiten duten Arrasateko eragile sozial, politiko eta sindikalek oro har, aldarrikatu gura dute “indarrean dagoen eredu kapitalista aldatu beharra” daukagula, eta salatu dute “gutxi batzuk herrialde osoen adinako ondasunak” dituztela. Orain bizi dugun krisiaren gainean, berriz, azpimarratu gura izan dute "espekulatzaileek" sortutakoa dela eta "uko" egiten diotela "euren diru-goseaz sortu duten krisia ordaintzeari".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak