Grebaren bigarren eguna, gaur

Ubane Madera 2009ko apirilaren 23a

Gaur dute greba egiteko deialdia eskola publikoetako jangeletan lanean diharduten langileek. Azpikontratatutako langileak dira greba egingo dutenak. Labur esanda, eskatzen dutena da pareka ditzatela euren lan baldintzak Jaurlaritzako langileen lan baldintzekin.

Arrasaten Herri Eskolak hiru gune ditu, Musakolan, San Andresen eta Erguinen. Eta hiruetan daude jangela publikoak. Bada, Herri Eskolatik jakinarazitakoaren arabera, gaur itxita izango dira hiru jangelak. Eta zerbitzu minimorik ere ez dute izango. Beraz, 280 neska-mutiko, edo hobeto esanda, haien gurasoak ahal duten moduan moldatu beharko dira gaurko egunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak